lunes, febrero 02, 2009


Kafea eta Galletak egitasmoaren 4. saioa otsailaren bigarren larunbatean izango da. Bai, otsailaren 14an, Krisiaren urtearen San Balentin-ton-tin egunean. Izan ere, horren harira ekarriko dizkigu Gioggio Bassmatik My Bloody Valentine taldearen Loveless diskoa, eta ondoren joko dituen 7 kantak: "5 amodio gutun berriak eta 2 (di)bertsio eskutitzak ala ezkutuko hitzak",

Beti bezala, diskoa kokatzeko testu bat ere banatuko dugu. Oraingo honetan El Ruido De La Calle blog-eko P. Roberto J.-k idatzia. Hemendik deskargatu ahal duzue otsaileko fitxa.

Gogoratu, beraz: KAFEA ETA GALLETAK, 4. saioa
2009-02-14 Gernikako Gaztetxean

17:30 - Entzunaldia MY BLOODY VALENTINE - Loveless

18:30 - Kontzertua GIORGIO BASSMATTI - "5 amodio gutun berriak eta 2 (di)bertsio eskutitzak ala ezkutuko hitzak",


Eta gainera Kafea eta Galletak TXAPAK izango ditugu salgai !!!

No hay comentarios: